XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGAZTI BERRITSU BAT.

INGALATERRAKO Windsor deritxon gazteluan bizi izaten da urteko egunik geienetan gaurko Erregiñarik altsuena, ia larogei urte lepoan dabezala.

Beste lagun askoren artean elizgizon iakintsu bat bizi da bertan, Erregiñak sarri itaune asko egiten dautsazana.

Egun baten elizgizon onegaz egonda gero beren gelara ioala, kotorra esaten deutsen egazti batek berbatxu batzuk esan ebazan, Erregiñak aditu bakoak.

Emakumea dan aldetik iakinguratxua da a bere ta itandu eutsan elizgizonari zer zan kotorra arek esanikoa.

Zeuk nai baldin badozu, andrea (erantzun eutsan besteak), naiago neuke esan ez.

- Baina zer da bera?.

- Esaten badot, eztautsu diñodanak gogoa beteko ta parkatuko daustazula uste dot ez esatea.

- Tira, esaizu.

- Zeuk nai dozunezkero (lotsatu ta makurturik ekiñ eban elizgizonak) ona emen egaztiak esan dabena:
Tira aurrera, emakuma zaar itsusi ori Go along, you ugly old woman.

Erregiñak au entzueran barrezka esan eban: Ona emen neure Erri guztian eztagoan lango bat, berak deritxona diraustana.